XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta hori, euskera gauzak ongi ikusiak direlako; ez bihotzetik ateratzen zaien zer bat bezala.

- Neri kasu egin bazenit, esan du emazteak, gure haurrak ez zuen ikastolan ankarik sartuko.

Badira gure mailako ikastetxe onak!.

Bost urte baizik ez du haurrak; ez da berandu... eta gero:
Euskera baino, ingles ikasi balu!.

- Askotan entzuna dizut; ikasiko du ingles eta frantzes ere bai.

Artzainen alaba da aberats berri hura.

Senarra berriz ez da euskaldunen semea.

Txikitatik ikasia du, hori bai, euskera eta nahi luke bere alabari erakustea.

- Gaurkoa behintzat, txakurragatik izan da, dio etxekoandreak; haurrak maite du eta bardakoa oso barne sartu zaio.

Ikusi behar zenuen zer gauzak esaten zizkion! Kupigarri zen.

Ez da halako anaiarik....

- Txakurra; beti txakurra.

Hori baino egokiago bat ekarriko diot.

-... baina, ez du honekilako harremanik izango.

- Haurrak denetara jartzen dira.

- Ez dakit zer duzun txakur gizajo horrekin.

- Hobeagorik gostako zaizu....